Politika -

EAEko Justizia Auzitegia

Txori Barroteren txosnaren gaineko debekua berretsi dute

Bilboko Udalak Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsak zigortu zituen 2009an, ETAko presoen argazkiak eta horien aldeko kartelak erakutsiz udal legea hautsi izateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak Txori Barrote konpartsaren aurkako zigorra berretsi du eta, ondorioz, konpartsak ezin izango du aurtengo Aste Nagusian parte hartu. ETAko presoen argazkiak erakusteagatik zigortu zuten Txori Barrote Konpartsa 2009. urtean.

Bilboko Udalak Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsak zigortu zituen ETAko presoen argazkiak eta kartelak erakustea egotzita.

Udalaren aginduz, 2010. eta 2011. urteetako Aste Nagusietan ezin izango dute parte hartu, eta libre utzitako esparrua ez du beste txosna edo talde batek hartuko.

Administrazioarekiko auzietako 14. epaitegiak Txori Barrote konpartsaren helegitea errefusatu zuen iazko ekainean. Txosna jartzeko baimena kentzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak, eta konpartsak erabakia indargabetzea eskatu ostean, epaileek Udalaren alde egin zuten.

Orain, EAEko Justizia Auzitegi Nagusia izan da helegitea atzera bota duena, gaur aurkeztutako epaian jakinarazi dutenez.

Auzitegiaren hitzetan, Udalak defendatzen duen "interes publikoa" nagusitu behar da, jaietan "festa izan behar dela nagusi" kontuan hartu gabe "duela urte askotatik" jai horiek "terroristen argazkiak eta horien aldeko mezuak jarriz beste era bateko zeregin batzuetarako" erabiltzen dituztenen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea