Politika -

Ostegunean gertatu zen

Sexu-eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Irunen

25 urteko atxilotuak biktimari bizkarretik eraso egin zion Larreaundi auzoan eta lurrera bota ostean gorputzean ukituak egin zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo, Iruneko (Gipzukoa) Larreaundi auzoan ustez emakume bati sexu-erasoa egin ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Atxilotuak zigor-aurrekariak zituen.

Erasotzaileak biktimari bizkarretik eraso egin zion eta lurrera bota ostean gorputzean ukituak egin zizkion. Emakumearen oihuen eta lekukoen aurrean erasotzaileak ihes egitea erabaki zuen.

Gertakariak atzo, osteguna, jazo ziren 19:00ak aldera Larreaundi auzoan, Urdanibia plazatik gertu. Ordu horretan, biktima lantokira zihoan, erasotzaileak bizkarretik eraso egin zion eta lurrera bultzatu eta gero gainera bota zen.

Erasotzaileak ukituak egin zizkion eta emakumea ihes egiten saiatu zen laguntza eskatzen zuen bitartean. Biktimaren erresistentzia ikusita erasotzaileak ihes egin zuen, baina lekukoek identifikatu zuten.

Minutu batzuk geroago, biktima artatu eta osasun zentro batera eraman zuten. Ertzaintza erasotzailea bilatzen hasi zen lekukoen testigantza entzun eta gero. Gutxi geroago patruila batek 25 urteko gaztea Iruneko Santiago zubiaren parean dagoen errotondan aurkitu eta atxilotu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea