Politika -
Auzitegi nazionala
268 urteko kartzela zigorra ezarri diote Joseba Troitiñori
Antonio Troitiño ETAko preso ohiaren iloba da Joseba Troitiño. 2003an ETAko bi atentatuetan parte hartzea leporatzen dio Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 268 urteko kartzela zigorra ezarri dio Joseba Troitiño Ciriari ETAko bi atentatuetan parte hartu izanagatik Alacanten eta Nadalen (Benidorm) 2003ko uztailaren 22an. Atentatu horietan 14 zauritu izan ziren.
Antonio Troitiño ETAko preso ohiaren iloba da Joseba Troitiño. Antonio Troitiñoren aurkako bilatzeko eta atxilotzeko agindua dago kartzelatik atera zenetik, eta Auzitegi Nagusiak kartzelatik ateratzeko erabakia berriz aztertu ostean.
Auzitegi Nazionaleko Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Clara Bayarri epaileek eman dute epaia; Antonio Troitiño aske uzteko eta egun bat beranduago atxilotzeko agindua eman zuten berdinak dira.
Epaiaren arabera, Joseba Troitiño eta Asier Eceiza etxe bat alokatu zuten Valentzian ezkutatzeko eta atentatuak prestatzeko.