Politika -
Radio Euskadin
Aranak 'gardentasuna' eskatu du Agirreren kargu hartzea errazteko
Konpromisoa jeltzalearen kargu hartzea, eta ez gobernua, errazteko dela argitu du, "ez beste edozertarako".
Erredakzioa
Proposamen "argi eta publiko" baten oinarritu eta Arabako alderdikideek EAJko hautagaiaren kargu hartzea babestu dezatela espero duela adierazi du Mikel Arana EBko koordinatzaile orokorrak. Horrela, Arabako egoera "konpontzearen" alde egin du, bere batzarkideen "opakotasuna" kritikatuz.
Aranaren ustez, oraindik denbora dago "gauzak beste era batera egiteko" eta Arabako EBko batzarkideak "horrela egingo dutela" espero du.
Radio Euskadin azaldu duenez, Aranak Arabako EBko bi batzarkideekin hitz egin du eta astelehenean Arabako zuzendaritzako bilera egingo dute. Bertan zer nahi duten erabaki eta "EAJri kargu hartzea erraztearen truke, eta ez agintearen truke, zer eskatuko diogun erabakitzea da arrazoizkoena eta logikoena".
Horren harian, Xabier Agirre jeltzalearen kargu hartzea errazteko konpromisoa bakarrik hartuko dutela azpimarratu du Aranak , "baina ez dugu bestelako konpromisorik onartuko, hori gardentasunez egin beharreko gauza da".
EAJ eta PSOE
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak, berriz, EBrekin akordio bat egiteko aukerak zabalik jarraitzen dutela adierazi du.
Jose Antonio Pastor sozialistak, aldiz, botu gehien lortu duen zerrendaren alde egingo dutela esan du, hau da, Ppren añde. Hala ere, aukeraketa EBko bi batzarkideen eskuetan dagoela azpimarratu du, eta adierazpen kontrajarriak egin dituztenez "ezin jakin aukera baten edo bestearen alde egingo duten".