Politika -
Lehen ekitaldia, hautagai gisa
Irakasle onenak hautatzeko medikuen sistema proposatu du Rubalcabak
Eskola porrota desagertarazteko eta sistematik kanpo geratu direnak "birkualifikatzeko" beharra nabarmendu du.
Erredakzioa
Hezkuntzako profesionalak aukeratzerako orduan BAME edo Barruko Mediku Egoiliarren sistema erabiltzearen alde agertu da Alfredo Perez Rubalcaba hurrengo hauteskunde orokorretarako PSOEko hautagaia.
Barne ministroa eta lehen presidenteordearen esanetan, horren helburua "onenak hautatzea" izango litzateke, sistemaren barnean lan egin eta formakuntza jasotzeko, izan ere, Rubalcabaren ustez, irakasleei "gero eta gehiago exijitzen zaie" eta horrek "laguntza eskatzen du".
Proposamen hau Valladoliden egin du Rubalcabak, Hezkuntzari buruz egindako ekitaldian. Lehen presidenteordearen hitzetan, hezkuntza krisiari aurre egiteko "estrategia bakarra" da.
Twiterren bidez hautagai izendatu dute
PSOEk Twiterren bidez zabaldu du Alfredo Perez Rubalcaba hauteskunde orokorretako hautagai sozialista izango dela Hauteskundeetako Bermeen Batzordeak izendapena onartu ondoren.
Hautagaitzei helegiteak aurkezteko 48 orduko epea amaitu eta gero egin dute izendapena. Sozialisten arabera, bi helegite aurkeztu dituzte baina biak atzera bota ditu batzordeak.
Izendapena uztailaren 9ko Komite Federalean berretsi beharko dute. Bederatzi aurre-hautagaietatik hautagai bakarra aterata, maiatzaren 28an hasitako primarioen prozedura amaitutzat ematen dute.