Politika -

Komunikatu baten bidez

PPk eta PSOEk politika 'atzera begira' egiten dutela dio Bilduk

Koalizioaren ustez, "PPk eta PSOEk ez dituzte maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzak onartu", emaitza horiek baitira Bilduren erabakiei "zilegitasuna ematen dietenak".

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaineko eta Lasarteko udalek segurtasuna murrizteko hartutako erabakiak sortutako polemika "PP eta PSOEk atzera begira egiten duten politikaren" isla dela esan du Bilduk.

EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako koalizioak "gizarteari interesatzen ez zaizkion eztabaida faltsuetan" sartzeko inolako asmorik ez duela adierazi du "eztabaida horien ondorioz gizartea politikariekin gogaitu egiten da, arazo handiei aurre egiteko gai ez direlako eta eztabaida horiek euren porrota eztaltzeko erabiltzen dituztelako".

Bilduren ustez, "PSOEk eta PPk ez dituzte maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzak onartu", eta emaitza horiek dira, hain zuzen, Bilduren erabakiei "zilegitasuna ematen dietenak". "Jarrera horrekin defizit demokratikoa erakusten dute".

Bi alderdi horiei hausnarketa sakona egiteko eskatu die, herritarren botoek hasitako fase politiko berriaren inguruan, batez ere. Gainera, Bilduk normalizazio politikoarekin eta bakearekin duen konpromisoa azpimarratu du, eta "indarkeriarik gabeko eta eskubideen errespetuan" oinarritutako agertokia sortzearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea