Politika -
Maiatzeko hauteskundeen ostean
IUren abstentzioak PPri gobernuko ateak ireki dizkio Extremaduran
PP izan zen maiatzaren 22ko hauteskundeetan indarrik bozkatuena eta IUren 3 diputatu autonomikoen abstentzioarekin alderdi horrek hartuko du historian lehenengoz erkidegoaren gobernua.
Erredakzioa
PPk gobernatuko du Extremaduran historian lehenengoz, maiatzaren 22ko hauteskunde autonomikoetan alderdirik bozkatuena izan ostean eta IUren hiru diputatu autonomikoen abstentzioarekin inbestidura saioan.
Extremadurako PPtik azaldu dutenez, gaur Meridan bilduta dagoen IUren Batzar Politiko Erregionalak inbestidura saioan abstenitzearen aldeko joera hartu dute. Hori dela eta, Jose Antonio Monago (PP) izango da Extremadurako datorren presidentea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea