Politika -

Bateragune auziaren epaiketa

Rafa Diez: 'Euskal gizarteko itxaropenaren trena geldiarazi nahi dute'

Ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta Ezker Batuko ordezkariek uztailaren 2an Donostian "epaiketa politikoak" salatzeko egingo den manifestazioari babesa eman diote.

Rafa Diez uztailaren 2rako deitu duten manifestazioaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EITB
Rafa Diez uztailaren 2rako deitu duten manifestazioaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EITB
Rafa Diez uztailaren 2rako deitu duten manifestazioaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak gaur Donostian esan du datorren hilaren 27an Madrilen Bateragune auziaren aurka hasiko den epaiketa "euskal gizartean dagoen itxaropenaren trena errailetik ateratzeko oztopoak jartzeko saiakera" da.

Donostian ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba eta Ezker Batuko ordezkariek parte hartu duten ekitaldi batean egin ditu adierazpen horiek Rafa Diezek. Alderdi horiek guztiak uztailaren 2an Donostian "epaiketa politikoen" aurka egingo den manifestaziora atxiki dira.

Auzi horretan Auzitegi Nazionalak ezker abertzaleko zortzi militante epaituko ditu, tartean Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Txelui Moreno; guztiei legez kanpoko Batasune berriro antolatzea egozten zaie.

Diezek gogorarazi du ezker abertzalearen lerro politiko berria "atzera bueltarik gabekoa" dela, "apustu estrategiko irmoa" egin duelako.

Sindikalista ohiak Gobernuari eta Estatuari "etorkizun berrira" batzeko deia egin eta "garai berriei terapia berriak" emateko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea