Politika -
Foru Gobernua
UPNk eta PSNk koalizio gobernua osatzeko ituna sinatuko dute gaur
Yolanda Barcina unionista izango da Nafarroako presidente eta bere alderdiak bost kontseilaritza izango ditu. PSNk, berriz, presidenteorde bat eta hiru kontseilaritza izango ditu bere gain.
Erredakzioa
UPNk eta PSNk 2011-2015 legegintzaldirako koalizio gobernua, Yolanda Barcina unionista buru izango duena, osatzeko ituna sinatuko dute gaur Iruñean.
UPNk, 19 parlamentarirekin, bost kontseilaritza izango ditu bere esku. PSNk, berriz, 9 parlamentarirekin, presidenteorde bat eta hiru kontseilaritza izango ditu Foru gobernu berrian.
Itunaren sinadura 11:00etan izango da Iruñeko Parlamentuan eta Yolanda Barcina UPNren presidentegaiak eta Roberto Jimenez PSNren idazkari nagusiak parte hartuko dute.
Yolanda Barcinaren inbestidura-saioa datorren ostegunean izango da, Alberto Catalan Parlamentuko presidenteak atzo talde parlamentario guztiekin bildu ondoren iragarri zuenez.