Politika -

Eztabaida Senatuan

Erreformak legealdia agortzeko arrazoiak direla adierazi du Zapaterok

Nahiz eta PSOEk "sufritu", agintaldia amaitzeko "arrazoi objektiboak" eta "interes orokorra" daude, Gobernuko presidentearen hitzetan.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta PSOEk "sufritu", agintaldia amaitzeko "arrazoi objektiboak" eta "interes orokorra" daude, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak azaldu duenez. Lanpostuak sortzeko eta susperraldia bultzatzeko erreformak bukatzea beharrezkoa dela erantsi du Exekutiboko buruzagiak.

Senatuan izandako eztabaida zakarrean, Pio Garcia Escudero PPko bozeramaileari erantzun dio Zapaterok. Gobernua "pultsurik gabe eta fase terminalean" dagoela azaldu du Garcia Escuderok, "deskonposizio politiko, ekonomiko eta demokratiko" baten testuinguruan. Espainiak hauteskundeen aurrerapen bati aurre egin diezaiokeela bermatu du PPko bozeramaileak, eta baita Gobernu aldaketa bati ere: "Espainiak premiazko aldaketa bat behar du".

PPk mesfidantza eta alarma sortzen duela adierazi du Zapaterok, eta aurriskusitako erreformak bukatuko dituela errepikatu du. Herrialdearekin duen konpromisoa interes pertsonalaren edo alderdiaren gainetik dagoela gaineratu du Gobernuko buruzagiak. Neurri gogorrak eta zailak hartzen direnean PSOEk "sufritzen" duela onartu du Zapaterok, baina interes orokorraren mesedetan da.

Interes orokorra

"Sufritzen dakienak jar dezake interes orokorra epe laburreko interesen eta alderdikeriaren gainetik. Zuek bigarrena ordezkatzen ari zarete eta horrela ez diozue Espainiari mesederik egiten", adierazi du Zapaterok.

Exekutiboko buruzagiaren ahotan, agintaldia bukatzea gomendatzen duten arrazoiek "objektiboak, arrazoizkoak eta interes orokorrekoak" dira, baina "Espainia munduan ematen ari den irudi deitoragarriaren" jakitun izatea eskatu dio Garcia Escuderok.

"Egoten ez dakizu eta garaiz joatea jakin behar duzu, oztopo izateari uzteko", eskatu dio Gobernuko presidenteari PPko ordezkariak. Pablo Nerudaren bertso bat aipatu du Garcia Escuderok Zapateroren ondarea laburbiltzeko: "zure lan guztia hondoratzea izan da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea