Politika -

'Noos auzia'

Urdangarinek 4 eguneko baimena eskura lezake

Avilako espetxea horren alde agertu den arren, azken erabakia Gaztela eta Leongo Espetxe Zaintzako Epaitegiarena da, horrena baita eskumena.

Urdangarin, boluntario lana egiteko baimen batean. Argazkia: Efe
Urdangarin, boluntario lana egiteko baimen batean. Argazkia: Efe
Urdangarin, boluntario lana egiteko baimen batean. Argazkia: Efe

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brievako (Avila) Espetxeko Tratamendu Batzordea Iñaki Urdangarini lau eguneko baimena ematearen alde agertu da, 5 urte eta 10 hilabeteko zigorraren laurdena bete ostean.

Dena den, azken erabakia Gaztela eta Leongo Espetxe Zaintzako Epaitegiarena da, horrena baita eskumena.

Felipe VI.a erregearen koinatua 2018ko ekainaren 18an sartu zen Avila hiritik 10 kilometrora dagoen emakumeentzako espetxean, eta bigarren graduan dagoen preso batek egin dezakeen baimen eskaera handiena egin zuen, zazpi egunekoa.

Orain, Urdangarinek espetxetik kanpo 36 egun igarotzeko baimenak jaso ditzake urte osoan, eta 7 egun jarraian gehienez baimen bakoitzean.

Aurreko irailean, Gaztela eta Leongo Espetxe Zaintza Epaitegiak astean bitan kalera ateratzeko baimena eman zion Cristina infantaren senarrari, zortzi orduz Don Orione zentroan (Madril) boluntario lana egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Noos auzia Politika Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak