Politika -
Inbestidura
Espainiako erregeak abenduaren 10ean eta 11an egingo du bilera-sorta alderdiekin
Aitor Esteban EAJko bozeramailea hilaren 11n batzartuko da erregearekin. EH Bildu, ERC eta CUPek ez dute bilera-sorta horretan parte hartuko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako erregeak abenduaren 10ean eta 11n egingo du Espainiako Gobernurako presidentegaia izendatzeko bilera-sorta. Guztira, 19 alderdi politikotako bozeramaileekin bilduko da. EAJko Aitor Esteban, adibidez, hilaren 11n hartuko du.
Espero bezala, EH Bilduk, ERCk eta CUPek uko egin diote Felipe VI.arekin biltzea politika gaiez hitz egiteko.
Lehendabizi, ordezkaritza txikiena duten alderdiekin batzartuko da. Hortaz, Foro Asturiasko Isidro Martinez Oblancarekin abiatuko ditu bilerak, eta, azkenik, Pedro Sanchez PSOEko buruzagiarekin bilduko da.
Meritxell Batet Kongresuko presidentea atzo izan zen Espainiako erregearekin, bileretan parte hartuko duten 19 politikariak nortzuk izango diren jakinarazteko. Gaur, berriz, Zarzuela Jauregia alderdi horiekin harremanetan jarri da hitzorduak zehazteko.