Politika -

Konstituzioa

'Libres e Iguales' plataformak Konstituzioa ospatu du Bilbon

Alvarez de Toledok gaur goizeko ekitaldian "sedizio gobernu" baten atarian Espainiako Konstituzioaren urteurrena ospatzea deitoratu du.

Alvarez de Toledok konstituzioari omenaldia egitearen garrantzia azpimarratu du. Argazkia: EFE.
PP ordezkarien irudia konstituzioaren ospakizunean Arriaga plazan
Libres e Iguales plataformak ekitaldia egin du Bilbon

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Libres e Iguales' plataformak gaur eguerdian Bilboko Arriaga plazan ekitaldi bat antolatu du, Espainiako Konstituzioaren 41. urteurrena ospatzeko; 200 lagun inguru bildu dira eta Ertzaintzak Arriaga antzokia inguratu du istiluak saihesteko.

Bertaratutakoen artean, Alfonso Alonso, Euskadiko PPko presidentea burua, Cayetana Alvarez de Toledo, PPko bozeramailea Diputatuen Kongresuan, Amaya Fernandez, Euskadiko PPko idazkari nagusia eta Beatriz Fanjul, Bizkaiko diputatu popularra izan dira.

Ordu berean, kilometro gutxitara, Moyua plazan, EH Bilduk antolatutako "Euskal Errepublikaren aldeko" manifestazio eta ekitaldi politikoan milaka pertsonak hartu dute parte.

‘Libres e Iguales’ plataformak antolatutako ekitaldia normaltasunez igaro da, Arriaga plazan Cayetana Alvarez de Toledo, Rosa Diez, UPyDko buru ohia, Fernando Savater euskal filosofoa, eta Arcadi Espada, kazetaria eta Ciudadanosen sortzaileetako baten hitzaldiak entzun dira.

Cayetana Alvarez de Toledok deitoratu egin du Espainiako Konstituzioaren urteurrena "sedizio gobernu" baten atarian ospatu izana. "Mugimendu separatista katalanak eta euskaldunak beti egon dira, baina oraingoan PSOE, lehen bloke konstituzionalistan zegoena, beste aldera pasatu da", nabarmendu du.

"Espainiako adiskidetzearen alde egiten du 1978ko Konstituzioak",era berean, azpimarratu du, 1978ko Konstituzioak "Espainiako bake zibila" ziurtatzen duela, "Liskarra, gorrotoa, bazterketa, bereizketa, diktadura eta gerra nagusitu diren hamarkada luzeei amaiera ematen diena".

"Orain, batzuk hirugarren bide baten bila ari direnez, benetako hirugarren bidea 1978ko Konstituzioa da, eta, horri esker, monarkikoak, errepublikanoak, fededunak, ateoak, katalanak, euskaldunak, gaztelarrak, andaluziarrak eta hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituztenak bakean eta askatasunean bizi gaitezke", adierazi du.

Alvarez de Toledok, halaber, Konstituzioa omentzearen garrantzia azpimarratu du, eta une honetan, Konstituzioari omenaldia egiteak haren alde borrokatzea esan nahi duela adierazi du, haren jarraitutasunaren, babesaren eta defendatzearen alde egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Bilbo Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak