Politika -

Heriotza

Durangoko egoitzan hilda aurkitu dute EBko Bizkaiko koordinatzailea

Jose Luis Zubillaga Bizkaiko EBko koordinatzaileak 52 urte zituen. Politikagintzan eta sindikalismoan eman ditu azken urteak. Alderdikideek "lagun estimatua eta langilea" joan zaiela adierazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Zubillaga Ezker Batuko Bizkaiko koordinatzailea hilda aurkitu zuten atzo alderdiak Durangon duen egoitzan.

Zubillagak 52 urte zituen, ezkonduta zegoen eta metalurgia arloan jarduten zuen, azken urteak, ordea, politikagintzan eta sindikalismoan eman ditu.

Ezker Batuko alderdikideek asko sentitu dute bere heriotza eta "lagun estimatua eta langilea" joan zaiela adierazi dute.

Halaber, Jose Luis Zubillaga CCOO sindikatuko kide zen duela bi hamarkadatik eta bertako Metalaren Batzordeko ordezkaria zen. 2003an hasi zen politikagintzan Ezker Batuarekin, Iurretan zinegotzi hautatua izan eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea