Politika -

Kontrako botorik gabe

Torturak ikertzeko eskatu dio Legebiltzarrak Fiskaltzari

Nazioarteko erakundeek bultzatutako prebentzio eta hobekuntza neurriak protokoloetan sartzeko exijitu dio ere Herrizaingo Sailari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak tortura, tratu txarrak eta atxilotutakoak iraintzea "erabat" gaitzesten duela berretsi du eta Fiskaltzari aurkeztutako salaketak "zorrotz" eta "azkenera arte" ikertzeko eskatu dio.

Adostasuna eta poztasuna izan dira nagusi EAJ, PSE-EE, Aralar eta UPyDko ordezkariek gehien erabili dituzten hitzak. Alderdi horiek atxilotuei tortura egitearen kontrako zuzenketa bultzatu dute Legebiltzarreko bilkuran.

EBk zuzenketaren aldeko botoa eman du eta PPk eta EAk, berriz, abstentzioaren alde egin dute.

Era beren, Legebiltzarrak Herrizaingo Sailari exijitu dio indarrean dauden protokoloetan nazioarteko erakundeek gomendatutako prebentzio eta hobekuntza neurriak indarrean sartzeko. Barne Ministerioari ere Espainiako Giza Eskubideen Planeko 97. neurria "bere osotasunean" bultzatzeko eskatu dio.

Plan horren arabera, atxiloketak grabatu egin behar dituzte, polizia-etxe guztien eta atxiloketa leku guztien irudiak izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea