Politika -

Peio Urizarren adierazpenak

Bildu bat dator lehendakariarekin fiskalitatearen erreformaren gainean

Peio Urizar Bilduko bozeramaileak gaineratu du, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta alderdikideak Erregearen argazkia udaletxetik kentzeko erabakia "konpartitzen" duela.

Peio Urizar Bilduko bozeramailea. Argazkia:EFE
Peio Urizar Bilduko bozeramailea. Argazkia:EFE
Peio Urizar Bilduko bozeramailea. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peio Urizar Bilduko bozeramaileak bat egin du Patxi Lopez lehendakariarekin fiskalitatearen eredua erreformatzeko dagoen beharrari dagokionez; ekonomia krisiari aurre egiteko tresna moduan zergak "aprobetxatzeko" modua dagoela uste du.

EAko idazkari orokorrak bere alderdiak Gasteizen egin duen asanblada orokorreko atsedenaldi batean komunikabideei esan die, Patxi Lopezek ostiralean zerbitzu publikoen jasangarritasuna bermatzeko "beharrezkoa izanez gero zerga batzuk errekuperatzeko" egindako proposamenarekin bat datozela.

Erregearen argazkiak

Peio Urizarrek gaineratu du Juan karlos Izagirre Donostiako alkateak eta alderdikideak udaletxetik Erregearen argazkia kentzeko hartutako erabakiarekin "bat" datorrela. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udaletxe askotan "inoiz" ez dela egon monarkaren argazkia gaineratu du.

Bilduko bozeramaileak onartu du Erregearen argazkia kentzea "agian delitua izan daitekeela" baina pertsonalki Donostiako alkatearen erabakia "konpartitzen" duela azaldu du. Ez dela "monarkikoa" azpimarratu ostean, "normaltasunez onartu behar den auzia" dela esan du, "krispaziorik gabe", Juan Carlos I.aren irudia ez egotea Euskadiko eta Nafarroako udaletxeetan "zerbait normala" dela berretsiz. "Errealitatea da, udaletxe askotan Erregearen erretratua ez da inoiz egon" gaineratu du Urizarrek.

Administrazioari ekarpenak

Bilduk Administrazio zentralari Armada, Errege Etxea eta Segurtasun Indarrak mantentzeko ekarpenak kentzea planteatuko duen galdetuta, Urizarrek esan du "xehetasun gehiagorekin" zehaztu behar dela puntu hori.

"Subiranotasunaren gainean daukagun apustua kontuan izanez gero, Estatuko Segurtasun Indarrek gutxitzen joan behar dute, kontuan izanda Euskal Herria dela polizien eta militarren presentzia gehien duen guneetako bat", esan du Bilduko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea