Politika -
Atxilotzeko agindua dauka
Aurore Martin Baionan berragertu da, bere aldeko manifestazioan
32 urteko militante independentistak "borroka politikoa irabazita" dagoela esan du, nahiz eta azkenean atxilotu egingo dutela uste duen.
Erredakzioa
Aurore Martin iparraldeko Batasunaren agintari ohia Baionan egindako manifestazio batean berragertu da. Martinek klandestinitatea utzi zuen ekainaren erdialdean, nahiz eta Espainiako Justiziak bere kontrako atxiloketa agindua izan.
Baionako ekitaldia atxiloketa agindu horren kontra egin dute eta "Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen alde", manifestazio hasierako pankartak zioen bezala.
Iragan asteartean, hamarka pertsonak Martinen atxiloketa saihestu zuten, Polizia Judizialeko agenteak Baionako bere apartamentura joan zirenean. Aurore bertan zen kazetari talde txiki batekin batera.
Atxiloketa saiakera horren ondoren, 32 urteko militante independentistak "borroka politikoa irabazita" dagoela esan du, nahiz eta azkenean atxilotu egingo dutela uste duen.
Claude Guéant Frantziako Barne ministroak aste honetan adierazitakoaren arabera, "Frantziako Poliziak agindu hori bete behar du, eta bete egingo du".