Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Fiskalitatearen inguruko gogoeta baten alde agertu da lehendakaria

"Ez dut uste Bildurekin ados jarriko garenik, Bildurentzat agian ez delako beharrezkoa izango fiskalitatearen bateratzea", esan du, eta "iraganean deuseztatu ziren zergak berreskuratzea" proposatu du.

Patxi Lopez, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB
Patxi Lopez, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak esan duenez, beharrezkoa da fiskalitatearen inguruko gogoeta bat egitea. Hala ere, adierazi du ez duela uste Bildurekin bat etorriko direnik "posible delako Bilduk beharrezkoa den fiskalitatearen bateratzearen alde lan ez egitea, hiru diputazioen eta Gobernuaren arteko derrigorrezko adostasunaren alde, zentzuzko politika fiskala defendatzeko".

Mas Que Palabras irratsaioan egindako elakrrizketa batean adierazi duenez, "nire helburua ez da Bildurekin hitzarmenak egitea, nire helburua da herri honek gogoeta bat egin dezan".

"Politika fiskala aipatzen denean, batzuek zergak igatzoa besterik ez dugula nahi diote. Liteeena da azkenean zenbait zerga igo behar izatea", onartu du.

Halaber, hiru alde nabarmendu nahi izan ditu, bere ustez, ezinbestekoak direnak; lehenengoa, ekonomiak gora egitea, eta, horrezkero, diru-sarrerak sortzea.

Bigarrenik, iruzur fiskalaren kontrako borroka areagotzearen alde azaldu da, "hainbat ikerketen arabera, Euskadin % 20k egiten du iruzur, hau da, urtean 3.500 milioi euro inguru gehiago kutxetan sar genezake".

"Hirugarren hanka fiskalitate zabal bat izatea da. Horretarako, zer moldatu ahal dugun ikusi behar dugu. Beste egunean aipatu nuen aukera dagoela iraganean deuseztatutako zerga batzuk berreskuratzeko, eta agian deusteztatu behar ez ziren zergak ziren", lehendakariaren esanetan.

Gobernuak legea bermatuko du

Bilduk gidatzen dituen erakunde batzuetan kendu diren sinbolo batzuen (erregearen irudia eta Espainiako bandera, esaterako) inguruan galdetu diotenean, lehendakariak esan du "Gobernuak bermatuko duela lege betezten dela, demokrazia, berez, arau eta legeekiko errespetua da". "Ezin dugu iragaenko garaietara itzuli, zeinetan, beste alde batera begiratuta, edonolako legez kanpoko ekintzak egiten ziren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea