Politika -

Elkarte nagusien ausentzian

Kongresuak terrorismoaren biktimak omendu ditu

Terrorismoren biktimen elkarte garrantzitsuenek ez dute omenaldian parte hartu politikariek Bildu instituzioetan egotea "onartu" dutela salatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak terrorismoaren biktimak omendu ditu baina elkarte nagusiek ez dute parte hartu politikariek Bildu Euskadiko eta Nafarroako instituzioetan egotea "onartu" dutela salatzeko.

Bigarren urtez egingo die Kongresuak terrorismoaren biktimei omenaldia, biktimen oroimenerako egunarekin bat eginez; ekainaren 27a hautatu zuten egun horretarako talde parlamentario guztiek sinatutako deklarazio instituzional baten bitartez. Data hori jarri zuten egun horretan 1960an ETAk Begoña Urrez haurtxoa hil zuelako, talde armatuaren lehen biktimatzat dutena, alegia.

Aurtengoan terrorismoaren aurkako elkarte eta erakunde gehienek ez dute Jose Bono Kongresuko presidentearen gonbidapena onartu; batetik, ekitaldiaren antolaketarekin ez daudela ados erakutsi nahi dute. Bestetik, berriz, politikariek hartu dituzten azken erabakiekin ere ez daudela ados erakutsi nahi izan dute.

Elkarteen ustez alderdi politikoek "aurpegia garbitu" nahi izan dute omenaldiarekin eta beraz, eurekin "argazkia ateratzea" eragotzi dute. Gogoratu dute hilabete dela ETAren eta Batasunaren "ondorengo" moduan duten Bildu koalizioari hauteskundeetara aurkezten utzi ziotela.

Kolektiboen arteko banaketa

Omenaldian ez dute parte hartu Terrorismoaren Aurkako Biktimak (AVT), Dignidad y Justicia, Gregorio Ordoñez Fundazioa, segurtasun indarren biktimen elkartea eta Covite, besteak beste.

Elkarte hauek ekitaldian Maite Pagazaurtunduak, Terrorismoaren Biktimen Elkartearen presidenteak, adierazpen batzuk egitea eskatu zuten, baina euren proposamena ukatu zuten. Erabakiaren ardura Jose Bonorena dela uste dutela adierazi dute.

Martxoaren 11ko biktimen laguntzarako elkarteak ere ez dute parte hartu, kasu honetan, politikariei Madrilen 2004ko atentatu horietan gertatu zen guztiaren gaineko "egia guztia" eskatzen dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea