Politika -

Bizkartzainen polemika

Bilduko kargudunek legea betetzea nahi du Aresek

Bilduko alkateek eta kargudunek "demokrazian legeak bete" behar dituztela esan die koalizioko arduradunei Herrizaingo sailburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduren ordezkaritza batekin bildu da gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Kargudun publikoek "legea bete" behar dutela ohartarazi die koalizioko ordezkariei Aresek. Bilduk, ostera, "polemika artifizialak" albo batera uzteko eskatu dio sailburuari.

Herrizaingo Sailak deitutako bilera 18:00ak aldera hasi da Bilbon eta sailburuak, Miguel Buen Segurtasun sailburuordeak eta Peio Urizar, Oskar Matute eta Aitziber Ibaibarriaga Bilduko buruzagiek parte hartu dute.

Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez, legearen urraketen aurrean Eusko Jaurlaritzak "matentzen duen zero tolerantzia" azaldu du Aresek bileran.

Bilduko alkateek eta kargudunek "demokrazian legeak bete" behar dituztela esan die koalizioko arduradunei sailburuak.

Andoaingo udaletxean bizkartzainak sartzeko Ane Carrere alkatearen debekua, edo Erregearen irudia Donostiako udaletxetik kentzeko erabakia dela eta sortutako eztabaidaren ostean eman da bilera.

Bilduren agiria

Bilduk agiri batean azaldu duenez, "polemika artifizialetatik" ihes egiteko borondatea azaldu diote Areseri. Halaber, "Euskal Herrian zabaldutako aro berriarekin konpromisoa dutela" gogoratu du.

Ildo horretan, koalizioak ardurazko "jokabide berdina" eskatu diote agente politikoei eta erakundetakoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea