Politika -

Ustelkeriagatik zigortua

Urdangarin espetxera itzuli da lau eguneko kartzela-baimenaren ostean

Palmako duke ohiak hirugarren gradua eskatzeko aukera izango du urtarrila amaieran.

Iñaki Urdangarin Brievako (Avila) espetxean sartzen. Argazkia: EFE/Raul Sanchidrian
Iñaki Urdangarin Brievako (Avila) espetxean sartzen. Argazkia: EFE/Raul Sanchidrian
Iñaki Urdangarin Brievako (Avila) espetxean sartzen. Argazkia: EFE/Raul Sanchidrian

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Brievako (Avila) espetxera itzuli da larunbat honetan, lau eguneko lehen kartzela-baimenaren ostean. Urdangarinek bere familiarekin pasa ditu egunak Gasteizen, eta Gabon-gaua zein Eguberriak ospatzeko aukera izan du.

15:38 aldera heldu da ibilgailua, espetxera itzultzeko epea agortzeko 20 minutu eskas falta zirenean. Kartzela Avilatik 10 kilometro baino gutxiagora dago.

Erregearen koinatua abenduaren 24an 8:40 aldera atera zen espetxetik auto berdinean. Orduan ere, ibilgailua presondegiko ate nagusitik sartu zen, espetxeko eraikin nagusira ailegatzeko.

Ibilbide guztia ibilgailu barruan egin du Urdangarinek, eta ikusteko zailtasunak izan dituzte kazetariek, baina autoaren atzealdean, eskuinaldean, zihoala asmatu ahal izan dute, azkar bada ere.

Avilako espetxetik ateratzen den bakoitzean gauza bera gertatzen da. 5 urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra betetzen ari da bertan, diru publikoak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa, Administrazioari iruzurra, bi delitu fiskal eta eraginen trafikoagatik.

Asteartero eta ostegunero auto berdinean egiten du joan-etorria Brievako presondegira iragan irailetik, Avila eta Pozuelo de Alarcon (Madril) lotzeko, desgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko gobernuz kanpoko erakundean boluntario lanak egiten baititu.

Cristina infantaren senarrak aurreneko kartzela-baimena eskatu zuen iragan azaro amaieran, zigorraren laurden bat bete ondoren.

Zazpi eguneko baimena eskatu zuen, legeak aurreikusten duen maximoa, baina Kartzelako Zigor Batzordeak lau eman zizkion. Emaztearekin, lau seme-alabekin eta amarekin pasa ditu Arabako hiriburuan.

Palmako duke ohiak hirugarren gradua eskatzeko aukera izango du urtarrila amaieran; izan ere, Kartzelako Zigor Batzordeak bigarren graduan dauden presoen egoera sei hilero aztertzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Noos auzia Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Delituak Espainia Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Espetxeak