Politika -

Kritiken aurrean, erreakzioak

Basagoitik eta Garmendiak Donostiaren izendapena defendatu dute

Basagoitiren ustez, "ez da bidezkoa" hautaketa baztertzea, eta proiektua Bildu iritsi baino lehenagokoa dela azpimarratu du. Cristina Garmendiak, berriz, "oso hautaketa ona" dela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti, EAEko alderdi popularraren presidenteak Donostia 2016ko Europako Kultur hiriburu hautatu izanak jasotako kritikak baztertu ditu. . "Donostiarrek nahikoa zigor dute Bilduko alkate bat izatearekin", gaineratu du.

2016ko Europako kultur hiriburu Donostia izendatu ondoren, "pozik" dagoela adierazi du Basagoitik, eta hautaketa "Euskadirentzat eta Espainiarentzat" ona dela adierazi du SER irrati-katean egin dioten elkarrizketan.

kritikak baztertu ditu

Donostiak jasotako aitorpena arbuiatzea "ez da bidezkoa", Basagoitiren iritziz, eta proiektua Bildu iritsi baino lehenagokoa dela azpimarratu du. Halaber, nahiz eta Bilduk Donostiako alkatetza izan, ez duela gehiengo absolutua azpimarratu du, eta "2016an beste alkate bat egon liteke", erantsi du.

Garmendia: "Hiritarren eskaria da"

Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroaren arabera, Donostia 2016ko Europako Kulturaren Hiriburu hautatu izana "hiritarren eskaria da", Bildurena baino, eta, hortaz, koalizioak hautagaitzaren baloreak defendatuko dituela uste du.

Kongresuko korridoreetan egindako adierazpenetan, Garmendiak, donostiarra izaki, izendapenarekin "oso pozik" dagoela esan du, eta "oso hautaketa ona da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea