Politika -

Bisitaldi ofiziala, Espainian

Hillary Clinton Zapaterorekin eta Rajoyrekin bilduko da larunbatean

AEBetako Estatu idazkariak bisitaldi ofiziala egingo du Espainian. Gainera, Atzerri ministroarekin ere bilduko da eta baliteke Erregearekin entzunaldi bat izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria eta Mariano Rajoy PPko presidentea Madrilen bilduko dira datorren larunbatean. Clinton bisitaldi ofiziala egingo du Espainian datorren asteburuan zehar.

Estatu idazkari estatubatuarra Espainian izango da lehen aldiz, Barack Obamaren administrazioan kargua hartu zuenetik. Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentearekin eta Trinidad Jimenez Atzerri ministroarekin ere bilduko da. Halaber, baliteke Erregearekin entzunaldi bat izatea.

Condoleezza Rice Clintonen aitzinekoa PPren buruzagiarekin ere bildu zen 2007ko ekainaren 1ean Madrilen izan zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea