Politika -
Galdeketa
Kataluniarren % 43k independentziaren alde bozkatuko luke
Kataluniako Generalitatearen Barometroaren arabera, herritarren % 66,5ek Kataluniaren autonomia maila ez dela "nahikoa" iritzi diote, % 24ek berriz behar adinakoa dela pentsatzen dute.
Erredakzioa
Kataluniarren ia % 43k independentziaren alde bozkatuko luke, % 28,2k kontra, % 23,3 abstenitu egingo litzateke eta % 4,4k ez dute argi zer bozkatuko luketen, hala jasotzen du Generalitateak egindako azken barometroak.
2.500 herritarrei egin diete galdeketa ekainaren 2a eta 17a artean, bertan, lehen aldiz, Kataluniaren independentziaren inguruko erreferendum bat egingo balitz zer bozkatuko luketen galdetu zaie.
Galdeketan, independentziaren aldeko arrazoi nagusiak zeintzuk diren ere aztertu nahi izan dituzte. % 36,4k erantzun du "ekonomiaren autogestioaren ahalmen nahiagatik" bozkatuko luketela independentziaren alde, kontra bozkatuko luketenen artean, berriz, % 42,6ek esan du "Espainiaren batasuna babesteko" emango luketela ezetza.
Inkesta egin dieten kataluniarren artean % 66,5ek, lurraldearen autonomia "nahikoa ez" dela iritzi diote, eta % 24, berriz, ados daude lortutako mailarekin.