Politika -

Joxe Mari Korta Sariak

Garitano sari banaketan ez izatea kritikatu du lehendakariak

"Bertan izatea edozein adierazpen baino adierazgarriagoa izango litzateke", azaldu du Patxi Lopezek zeremonian. Martin Garitanok, ordea, gonbidapenik jaso ez duela esan du.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria
Lehendakariak Joxe Mari Korta Sariak banatu ditu

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Jose Mari Korta Sarien banaketa ekitaldian ez izatea goraipatu du gaur Patxi Lopez lehendakariak. ETAk hildako enpresaburu gipuzkoarra gogorarazten dute sariek, eta euskal saiatuen ibilbide profesionala saritzen dute. "Bertan izatea edozein adierazpen baino adierazgarriagoa izango litzateke", azaldu du Lopezek.

Martin Garitanok, ordea, gonbidapenik jaso ez duela esan du agiri batean.

Lehendakaritzan egindako sari banaketan parte hartu du lehendakariak eta hainbat enpresaburu, erakundeetako eta gizarteko ordezkari zeremonian izan dira. Ekitaldiari amaiera eman dion hitzaldian Garitanoren falta hori goraipatu du lehendakariak.

Lehendakariak ez du aipatu Gizpuako foru ahaldun nagusiaren izena, ezta kargua ere, baina argi utzi du nori buruz ari zen honako hau esan duenean: "gaur erakunde, alderdi, enpresa, erakunde sozial ezberdinak gaude bere oroimenari omenaldia egiteko. Euskadin orokorrean, eta Gipuzkoan bereziki, lan asko egin zuen pertsona izan zen".

"Lurralde honetako ordezkariren bat egotea gustatu izan litzaidake; ez Gobernu honen edo lehendakariaren handitasunerako, bere herriarekin konprometitua zegoen enpresaburuaren aintzatespenerako baino, ikararen zentzugabekeriak kendu zigulako. Eta horrek adierazpen asko baino adierazgarriagoa izango litzatekeelako", esan du.

Sarituak

Juan Luis Arregui, Esteban Sudupe, Alfredo Semper eta Lorenzo Beltran izan dira sarituak.

Juan Luis Arreguik 68 urte ditu eta Euskadiko azken hamarkadetako enpresaririk garrantzitsuenetarikoa da. Sortu dituen enpresen artean, Gamesa, Guascor, Iberdrola nahiz Ence aurki ditzakegu. Halaber, Viña Izadi Upeltegiak ere sortu eta zuzendu ohi ditu.

Esteban Sudupe guipuzkoarra Grupo Xabi enpresaren zuzendari orokorra da. Talde hau liderra da Europan, doitasun handiko transmisio-sorta zabalagatik.

Alfredo Samper Samper Impresores familia enpresaren presidentea eta aholkulari ordezkaria da. Gainera, Bizkaiko Arte Grafikoen Elkartearen eta Arte Grafikoen Ikerkuntzarako Elkartearen zuzendaritza-batzordeen kide izan da.

Lorenzo Beltran Bolean jaioa da (Oska) eta Beltran Ascensores y Montacargas sortu zuen Azkoitian. Enpresa hura aitzindari bihurtu zen, maiztasun aldakorreko igogailua ezarri zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea