Politika -
Estatuaren egoeraren eztabaida
Kongresuak enbargatu ezin den soldataren kopurua igotzea adostu du
Diputatuen Kongresuan amaitu da Estatuaren egoeraren eztabaida. Alderdiek aurkeztu dituzten 51 proposamen atera dira aurrera.
Erredakzioa
PSOEk, PPk eta CiUk hipoteka ordaindu ezin dutenei laguntzeko proposamena adostu dute Diputatuen Kongresuan, Estatuko egoeraren eztabaidako azken saioan.
Halaber, enbargatutako etxebizitzak enkantean jartzen ez direnean banketxeen esku geratzen den % 50eko balorazioa igotzea adostu dute.
Transakzio zuzenketaren ondorioz neurrigabeko klausulak sahiesteko helburuarekin kredituak emateko baldintzak berrikusiko ditu Gobernuak. Besteak beste, hipoteka ordaindu behar dutenei ezartzen zaien gutxiengo interesa, nahiz eta euriborra behetik egon.
Guztira 51 proposamen onartu dituzteEstatuko egoeraren azken saioan Diputatuen Kongresuak alderdiek aurkeztutako 51 proposamen onartu dituzte. PSOEk, PPk eta CiUk hipoteka ordaindu ezin dutenei laguntzeko adostutako proposamena izan da horietako bat.
Zapateroren Gobernuari Bilduk gobernatzen duen udaletan "zaintza" areagotzeko PPk egindako mozioa, berriz, ez da aurrera atera.
Talde sozialistak aurkeztutako 15 proposamenak onartu dira Diputatuen Kongresuan, aldiz, PPren hiru proposamenek bakarrik jaso dute baietza.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak esan du, horrek Gobernuak babes nahikoa duela adierazten duela. Alderdi Popularrak, ostera, bozketa baino lehenagoko eztabaidan gobernu sozialistaren garaia amaitu dela azpimarratu du.
EAJk aurkeztu dituen 15proposamenetatik 13 onartu ditu Diputatuen Kongresuak eta CiUren 8.
Horiez gain, BNGren hiru proposamen, Kanariar Koalizioaren lau eta ERC-IU-ICVren beste lau onartu dira.