Politika -
Agerrialdia egingo dute bihar
Gobernu paritario baten alde egin du Martin Garitanok Gipuzkoan
Juan Carlos Alduntzin Pasaiako alkate ohia (Euskal Herritarrok) edota Ikerne Badiola EAko Komunikazio arduraduna Martin Garitanoren Gobernuan izango dira.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernu paritarioa izango du bihartik aurrera. Martin Garitanok bere talde berria aurkeztuko du goizeko 11:30etan, Gipuzkoako Foru Aldundian egingo duten ekitaldi berezian.
Gipuzkoako Gobernu berrian izango diren izenak aurreratu ditu gaur Bilduk ohar batean: Juan Carlos Alduntzin Pasaiako alkate ohia (EH), Larraitz Ugarte EHUko irakaslea, Ander Rodriguez Arrasateko zinegotzi ohia (EB), Ikerne Badiola EAko komunikazio arduraduna, Helena Franco ekonomia irakaslea, Jon Uriguen Elgoibarreko zinegotzi ohia (EA) eta Garbiñe Errekondo Usurbilgo zinegotzi ohia (Usurbilgo Herri Lan).
Gobernu osaketa
Juan Carlos Alduntzin Pasaiako alkate ohiak (Euskal Herritarrok) Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua zuzenduko du. Udalbiltza auzian auzipetu eta absolbitu egin zuten.
Larraitz Ugarte Zubizarretak (Zuzenbidean Doktoratua, Kriminologian Goi Diplomatua eta EHUko irakaslea) Mugikortasun eta Bide-Azpiegiturako Departamentua gidatuko du.
Ander Rodríguez Aurreko legealdian Alternatibako Gipuzkoako batzarkideak Gizarte Politikako Departamentua hartuko du. Arrasateko Ezker Batuako zinegotzi ohia da Rodríguez.
Ikerne Badiola Eusko Alkartasuneko komunikazio arduraduna Gazteria, Cultura eta Kirol zuzendaria izango da.
Helena Franco Ibarzabalek Ogasun eta Finantza Departamentua hartuko du eta Jon Uriguen Ansola Elgoibarreko zinegotzi ohiak Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismokoa.
Azkenik, Garbiñe Errekondo Usurbilgo zinegotzi ohiak Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentua gidatuko du.