Politika -

Gipuzkoako Diputazioa

Garitanok Gobernu euskaldun eta ezkertiarra osatu du

"Bakearen eta normalizazio politikoaren aldeko konpromisoa" berretsi du, baita "gipuzkoar guztientzat eta guztiontzako" egongo dela agintean ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako ahaldun nagusiak berretsi egin du berak eta bere Gobernuak, "euskalduna, ezkertiarra, soberanista eta abertzalea", duen "bakearen eta normalizazio politikoaren aldeko" konpromisoa.

Garitanok Foru Aldundiaren Jauregian, Donostian, egin du Gobernuaren talde berria aurkezteko ekitaldia. Gobernua ezker abertzalearen, EAren (2) eta Alternatibaren (1) kideek osatu dute.

Ahaldun nagusiak euskaraz egin du hitzaldi osoa eta "gipuzkoar guztientzat eta guztiontzako" aginduko duela adierazi du.

Martin Garitanok foru-intsignia jarri die diputatu guztiei,Ikerne Badiolari (EA) izan ezik, Bateraguneren epaiketan -Arnaldo Otegi eta beste zazpi lagunen kontrako epaiketan, alegia- deklaratu behar izan duelako gaur, ostirala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea