Politika -

Gasteizen

Lehendakaria: 'Bildurekin borroka politikoa izan behar da'

Halaber, Bildu hauteskundeetan egon izana "ez du esan nahi gauetik goizera demokratak bihurtu direnik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, Bildurekin borroka "politikoa" izan behar da eta balio demokratikoen aurka egitean oinarrituta; ildo horretan, "guda" hori irabaziko dela esan du.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako karguekin bildu da gaur Gasteizen egoera politikoari eta ekonomikoari buruzko hausnarketa egiteko.

Patxi Lopezen hitzetan, egungo egoera orain dela urte batzuetako baino "konplexuagoa" da; besteak beste, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak hartutako neurri "zailak", "eskuinak" izandako jokabidea eta Bilduren agerpena eremu politikoan dela eta.

EAEn batasuna lortzeko eta Euskadi "ia tribal" bati "kohesioa" emateko sozialistak ezinbestekoak direla esan dio Patxi Lopezek bere Gobernuari.

Bilduri dagokionez, Patxi Lopezek esan du , Bildu hauteskundeetan egon izana "ez du esan nahi gauetik goizera demokratak bihurtu direnik".

Halaber, ETAren harira, "garaitu dugula" esan du: "Orain desagertu baino ez du egin behar. Ez dago atzera-martxarik. Hori da gure garaipen handia. Totalitarismoari muga jarri diogu eta terrorismoari laguntza politikoa ematea ezinezkoa izatea lortu dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea