Politika -

Sanchezen inbestidura

Sanchezen inbestidura dela eta jasandako mehatxuak epaitegietan salatuko ditu PSOEk

Halaber, sare sozialen bidez jasandako "presio antidemokratikoa" salatu du Teruel Existek, eta Tomas Guitarte diputatuaren aurkako jazarpenak oraindik jarraitzen duela ziurtatu du.

Adriana Lastra, PSOEk Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Adriana Lastra, PSOEk Kongresuan duen bozeramailea.
Adriana Lastra, PSOEk Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez hautagai sozialista Espainiako Gobernuko presidente izateko inbestidura dela eta diputatu sozialistek jasandako mehatxuak epaitegietan salatuko dituztela iragarri du Adriana Lastra PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak astearte honetan. Eguerdian egingo dute bigarren bozketa, eta Sanchezek aurreikusitako boto guztiak behar ditu presidente izateko.

"Mehatxu, jazarpen, difamazio eta kalumniei dagokienez, epaitegietara joko dugu, demokrazia defendatzeko. Gobernu aurrerakoi baten alde oso harro bozkatuko dugu gaur", esan du Lastrak Twitter bidez zabaldu duen mezu batean, hainbat diputatuk euren botoa aldatzeko jaso dituzten mezu eta presioei erreferentzia eginez.

Lehen bozketaren ostean, aurreko egunetan presio handia jasan zutela salatu zuten hainbat diputatuk. Hala, gaurko bozketa egin aurretik, botoa aldatzeko mehatxu horiek areagotu egin direla ziurtatu dute. Lehen bozketan, Sanchezek aldeko 166 boto lortu zituen, eta kontrako 165.

Jose Luis Aceves Segoviako diputatu sozialistaren esanetan, bere alderdiko kide bat probintzia horretan jasaten ari den "mehatxuak" salatuko du Espainiako Poliziaren aurrean.

Halaber, Tomas Guitarte Teruel Existe alderdiko diputatuak jasandako "presio antidemokratikoak" salatu zituen alderdi horrek igandean. Jazarpenak, baina, sare sozialetan eta mezu elektroniko anonimoen eta telefono partikularren bidez jarraitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Delituak Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Sare sozialak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak