Politika -

Inbestidura saioa

Matute eskuineko alderdiei: 'Ez gaituzte garaitu ezta menderatu ere'

EH Bilduko diputatuak "egia, justizia eta ordaina" eskatu ditu biktima guztientzat, ETAko zein GALeko biktimentzat.

Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko bozeramailea astearte honetan. Argazkia: EFE
Oskar Matute EH Bilduren Kongresuko bozeramailea astearte honetan
Oskar Matuteren hitzaldia (EH Bildu), Pedro Sanchezen inbestidura saioan

6:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oskar Matute EH Bilduko diputatuak inbestidura saioan egindako hitzaldian alderdi eskuindarreko "hooliganei" ohartarazi dienez, "ez gaituzte garaitu ezta menderatu ere".

Pablo Casado PPko buruzagia kritikatu du, bere alderdiak ez duelako parte hartzen Eusko Legebiltzarrak azaroaren 10ean urtero indarkeriaren biktima guztiei egiten dien omenaldian.

"Eta ez da soilik PP falta, Ciudadanos eta Vox ere ez daude, baina horiek ez daude EAEn inortxok ez dielako botorik ematen", esan du Sanchezen inbestiduraren aurreko hitzaldian.

Matutek "egia, justizia eta ordaina" eskatu ditu biktima horientzat guztientzat, bai ETArenak, bai GALenak, bai Batallon Vasco Españolenak, baita indarkeria parapolizialarenak edo bide bazterretan jarraitzen duten Gerra Zibilarenak ere.

Matutek Josu Muguruza HBko diputatua ere gogoan izan du, 1989an Kongresutik gertu "eskuin muturreko batek" hil baitzuen.

Azkenik, gaineratu du Sanchezen inbestidura ez dela "ezeren hasiera, guztiaren jarraipena baizik, borroka edozein puntutan has daitekeelako, baina inoiz ez delako amaitzen". "Herriak agintzen du, gobernuak men egiten du", ondorioztatu du zapatisten lelo ospetsua ahoskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak GAL