Politika -
Iruñean
Nafarroako Gobernu berriko sailburuek karguak hartu dituzte
UPN-PSN koalizioko zortzi sailburuetatik lauk karguaren zina egin dute; beste lauak, berriz, (hiru sozialistak eta UPNko beste batek) karguak promestu egin dituzte.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuko sailburu berriak (UPNko bostak eta PSNko hirurak) karguak hartu dituzte Iruñean. Ekitaldian, Yolanda Barcina presidenteak herstura, gardentasuna, herritarrenganako hurbiltasuna, elkarrizketa eta kontzentrazioaren alde egin du.
"Gizarte ekimenei arreta berezia eskaintzen dien Gobernua nahi dut", esan die Barcinak sailburu hauek euren karguak hartu ondoren. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin dute, hainbat agintari bertan zeudela, Victor Morlan Estatuko idazkaria barne.
Sailburuen senitarteko eta lagunez gain ere bertan izan dira aurreko gobernuko sailburu ohiak, Miguel Sanz presidente ohia, Alberto Catalan Parlamentuko presidentea, Elma Sáiz Gobernuko ordezkaria Nafarroan, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Nafarroa Bai eta Bildu alderdien ordezkariak.
Kargua hartzeko orduan, zinaren alde egin dute UPNko Alvaro Miranda (Ekonomia eta Ogasuna), Marta Vera (Osasuna) eta Lourdes Goicoecheak, azken honek euskaraz eta gaztelaniaz. UPNko Juan Luis Sanchez de Muniainek, berriz, (Erakundeen arteko Harremanak, Kultura eta Turismoa) hitza eman du.
Sozialistak, euskaraz eta gaztelaniaz
PSNko sailburuei dagokienez, kargua promestu egin dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Aukera hori erabili dute Roberto Jimenezek (Presidentetza, Justizia eta Barne Saila), Elena Torresek (Gizarte Politikak, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria) eta Anai Astizek (Herri Lanak, Garraioak, Telekomunikazioak, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendua).
Ekitaldia bukatuta, Gobernu berria "bi alderdi politikoren (UPN eta PSN) ekimen bateratuaren emaitza" dela adierazi du, eta bi alderdi horiek "Nafarroako herritarren gehiengo luzearen ordezkari" direla ere azaldu du.