Politika -

Diputatuen Kontseilua

Beitialarrangoitia, Gipuzkoako Aldundiko Komunikazio zuzendaria

Aldundiko Diputatuen kontseiluak Hernaniko Alkate ohia hautatu du Komunikazioaren buru. Gainerako Sailetako zuzendariak datorren astean izendatuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia ANVren Hernaniko alkate ohia izango da Gipuzkoako Aldundiko Komunikazio Saileko zuzendaria. Martin Garitanoren Gobernu taldeko bozeramailea, berriz, ez dute oraindik hautatu.

Diputatuen Kontseiluak egin duen leen bileran adostu dute Beitialarrangoitiaren izendapena. Besteak beste, bilera horretan, aurreko Gobernu taldeak hasitako proiektuak aztertu dituzte diputatuek.

Martin Garitano ahaldun nagusiaren Gobernu taldeak, Jon Basterra, Markel Olano ahaldun nagusi ohiaren Komunikazio Saileko zuzendariaren etetea adostu du.

Gainerako Sailetako zuzendariak datorren astean emango dituzte ezagutzera, eta bozeramailea nor izango den, berriz, ondorengo egunetan emango dute ezagutzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea