Politika -
Gobernu bilera
Mendia: 'Espetxeen eskuduntzaren aldeko pankartari helduta nago'
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu du Zapateroren Exekutiboak ez duela eskumen hori eman nahi.
Erredakzioa
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "beti" dagoela espetxeen eskuduntza ematearen aldeko "pankartari" helduta, nahiz eta Zapateroren Gobernuari eskumen hori ematea egokia ez iruditu.
Mercedes Gallizo Espetxeetako zuzendariak atzo esandakoaren inguruan galdetu diote kazetariek Idoia Mendiari Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Gallizok, besteak beste, eskumen horren esku aldatzearen inguruan oraingoz ez dagoela EAErekin "inolako kontaktu aurreikuspenik" esan zuen.
Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, transferentzia hori buruan duela azpimarratu du eta Gallizorekin edota Rubalcaba Barne ministroarekin hitzegiten duenero gogorarazten diela.
Nahiz eta Espainiako Gobernuak espetxeen eskumena aldatzeko asmorik ez izan, Jaurlaritza EAEko espetxeetako&' || 'nbsp; zuzendariekin lanean ari dela azaldu du Mendiak presoak birgizarteratzeko modurik onena topatzeko.
Joan den uztailaren 1etik, EAEk kudeatzen duen espetxeetako osasun arloa jarri du adibide gisa.