Politika -
Gaitzespena
PSEk gaitzespen mozioa aurkeztuko du Tolosan eta Batzar Nagusietan
"Erantzukizun historikoaren mailan egoteko", eta maiatzaren 22an lortutako botoak "ETArekin bukatzeko" erabiltzeko eskatu dio PSEk iriarteri eta Garitanori.
Erredakzioa
Jose Ignacio Asensio Tolosako Udaleko PSEko bozeramialeak jakinarazi duenez, gaitzespen mozioa aurkeztuko du Tolosako Udalean, Juan Mari Jaureguiren omenezko monolitoari berriro eraso egin ostean. ETAk 2000 urtean hil zuen Tolosako zinegotzi sozialista zena. Mozio hori Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere aurkeztuko dutela iragarri dute.
Agiri batean jakinarazi dutenez, "indarkeriaren harira ideiak horren argi badituzte, orain anbiguotasunik gabeko gaitzespena egiteko aukera dute", esan dio Asensiok Bilduri.
Asensiok Jauregiren monolitoaren aurkako erasoa gaitzetsi du. Halaber, Maixabel Lasari bere elkartasuna erakutsi dio.
Era berean, Ibai Iriarte (Bildu) Tolosako alkatearen eta Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako aldun nagusiaren gaitzespena "argia" izan behar duela esan dute; izan ere, eraso hori gaitzesten ez badute "iruzur egin digute".
Ildo horretan, "erantzukizun historikoaren mailan egoteko", eta maiatzaren 22an lortutako botoak "ETArekin bukatzeko" erabiltzea eskatu diote iriarteri eta Garitanori.