Politika -
Eusko Legebiltzarrean
Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentro bat eskatu du UPyDk
Gorka Maneiro legebiltzarkideak azaldu duenez, "ETAren indarkeria pairatu dutenak eta pairatzen ari direnak omentzea du helburu proposamen honek".
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak eta Espainiako Parlamentuak Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentro bat sustatzeko eta garatzeko proposamen bat aurkeztu du UPyDk, "ETAren indarkeria pairatu dutenak eta pairatzen ari direnak omentzea du helburu proposamen honek".
Agiri baten bitartez Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak gogoratu duenez, proposamen bera 2009. urtean aurkeztu zuten eta "urte eta erdi beranduago ez dago argi zer nolako Oroimen Zentroa bultzatu nahi duen Eusko Jaurlaritzak, zein eduki izango dituen eta ''beste biktimek'' ere lekurik izango oten duten, gure ustez, Legebiltzarreko talderen bat proposatuko duen bezala".
Maneirok azaldu duenez, 2009. urtearen amaieran legezkoa ez den proposamen bat erregistratu zuen UPyDk, Terrorismoaren Biktimen Oroimen Zentro bat sortzeko beharrezkoak ziren txostenak eta ikerketak Eusko Jaurlaritzak egin zetzan.
Hala ere, Terrorismoaren Biktimei Arreta bulegoko eta Terrorismoaren Biktimen Parte Hartzerako Euskal Batzordeko arduradunen azken agerraldiak kritikatu ditu, "ez du balio izan azken 18 hilabeteetan Eusko Jaurlaritzak egindakoa argitzeko".
Maneirok ohartarazi duenez, "ez dugu onartuko gauzak nahastea eta azken urteetan gertatutakoari bigarren interpretazio bat ematea, hau da, gatazkaren bi aldeetan izan zirela biktimak, UPyDk ez baitu irizpide horiek onartuko".