Politika -

Kartzela politika

Presoak gerturatzeko proposamena errefusatzeko eskatu dio PPk PSE-EEri

Barrioren arabera, Jaurlaritzaren proposamena "oso larria, kezkagarria eta negargarria" da.

Carmelo Barrio PPren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: Efe
Carmelo Barrio PPren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: Efe
Carmelo Barrio PPren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmelo Barrio PPren Legebiltzarreko bozeramailea PSE-EEri zuzendu zaio, Jaurlaritzan dagoelako EAJrekin batera, ETAko presoak gerturatzeko Jaurlaritzak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari egingo dion proposamenaren aurka dagoela "ahal duen argien" esan dezan .

Barriok Gasteizen emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Giza Eksubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiak atzo iragarritako proposamena onartzen bada, presoak gerturatuko dituzte indarkeria gaitzetsi gabe, eta "300 krimen baino gehiago" argitzeko laguntzarik eman gabe.

PPren bozeramailearentzat proposamena "oso larria, kezkagarria eta negargarria" da.

Salatu duenez, badirudi "beste behin ere" PSE-EE "ez dela ohartu" Jaurlaritzak egingo duen proposamenaz, eta "horrelako ekintza erradikalak errefusatzeko" deia egin die sozialistei.

"PSE-EEri eskatzen diogu izan dadila kontrako ahotsa Jaurlaritzaren barruan" eta "ahal duen argien" ager dadila proposamen horren aurka; izan ere, alderdiaren jarrera "funtsezkoa" izan behar da Espainiako Gobernuak har ditzakeen erabakientzat, Barrioren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Presoak ETA PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak