Politika -

Bateragune auziaren epaiketa

Fiskaltzak iragarri du zigor eskaera aldatuko duela

Nolanahi ere, ez du argitu zein izango den eskaera berria, ezta auzipetu guztiei eragingo dien ere. Gaurko saioan, aldeek azken ondorioak aurkeztuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bateragune auziko epaiketa azken txanpan dago, zazpi saioren ostean.

Gaur, aldeek azken ondorioak aurkeztuko dituzte, eta Fiskaltzaren aldetik behintzat berritasunak espero dira. Izan ere, zigor eskaera aldatu egingo duela iragarri zuen atzo.

Oraindik, baina, ez du zehaztu zein izango den eskaera berria, ezta auzipetu guztiei eragingo dien ere. Orain arte, 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen zortzi auzipetuentzat.

Atzo deklarazioen txanda bukatu zen, perituen adierazpenekin.

Agente baten esanetan, "ETAk Bateragune sortu zuen bere estrategian desbideraketak antzeman zituenean". Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari ohiaren defentsa abokatuak galdetu zionean, "adostutako politikari begirunea ez diotenak barnean nahiz kanpoan egon badaudela uste du ETAk", erantzun zuen perituak.

Gainera, aldaketa hura galarazteko ETAk sortutako tresna "Bateragune" izan zela gaineratu zuen, "baina gero aldatu eta militarra instrumental bihurtu zuten". "Ezker abertzaleak sustatu behar zukeen aliantza independentista nazional bat sortzeko asmoa" zehaztu zuen ETAk 2008ko abenduko dokumentu batean eta honi ere egin zion agenteak aipamena.

Horren esanetan, "borroka armatuak emaitzarik ematen ez" zuela antzeman zutenean, bultzatu zuten aldaketa hura. Gainera, ezker abertzaleak ez zuela "indarkeriaren zikloarekin bat egiten" ohartu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea