Politika -

Madrilgo Auzitegia

Cifuentesen aurkako epaiketa maiatzaren 11n hasiko da, masterra faltsutzea egotzita

Agiriak faltsutzea leporatuta Cristina Cifuentesi hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak behin-behineko ondorioetan.

Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohia. Artxiboklo argazkia: EFE
Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohia. Artxiboklo argazkia: EFE
Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohia. Artxiboklo argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohiaren aurkako epaiketa maiatzaren 11n hasiko da, bertako Auzitegiak iragarri duenez. Akusatuen aulkian eseriko da, bere masterra defendatu zuela egiaztatzeko akta faltsutzea egotzita.

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez, Lurralde-auzitegiak maiatzaren 11tik 14ra egingo du epaiketa.

Agiriak faltsutzea leporatuta Cristina Cifuentesi hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak behin-behineko ondorioetan.

"Sekula" defendatu ez zuen master amaierako lana egiaztatzeko agiria faltsutzea leporatzen dio Ministerio Publikoak Cifuentesi. Gainera, komunikabideetan eta sare sozialetan erakutsi zuen, “ondorio politiko negargarriei aurre ez egiteko” asmoarekin.

Era berean, Cecilia Rosado Rey Juan Carlos (URJC) unibertsitatean ustez azterketa egin zion epaimahaiko kideari 21 hilabeteko kartzelaldia ezartzea eskatu du fiskalak.

Rosado Erkidego eta Toki Zuzenbide Masterraren zuzendaria izendatu zuten 2011ko urrian. 2011-2012 ikasturtean eman zuen Zuzenbide Publikoko Institutuak, URJCrekin elkartua eta graduondoko ikasketa juridikoetan espezializatua.

Fiskalak zigor txikiagoa eskatu du, Rosadok gertutako aitortu eta ikerketan lagundu zuelako.

Bestalde, Enrique Alvarez Conde URJCko katedraduna eta Zuzenbide Publikoko Institutuaren zuzendari ohiari hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezartzea eskatu du. Azkenik, Maria Teresa Feito Madril Erkidegoko Hezkuntza kontseilariaren aholkulari ohi eta URJCko funtzionarioarentzat hiru urte eta hiru hileko kartzelaldia eskatu du fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Delituak Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Eguneko albisteak Albisteak Madril