Politika -

Arabako Batzar Nagusiak

EAJk uste du Ezker Batuak eta PPk akordioa dutela Araban

Alderdi Popularrak eta EBk ukatu egin dituzte Iñaki Gerenabarrenak egindako adierazpenak. Ezker Batuaren militanteek arratsalde honetan erabakiko dute botoa nori eman.

Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarra. Argazkia: EITB
Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarrak uste du Ezker Batuak Alderdi Popularrekin ituna daukala, baina azken unera arte negoziatzen jarraitzeko prestutasuna ere agertu du.

Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi izateko EAJk Ezker Batuaren botoak behar ditu eta azken asteotan negoziazioetan aritu dira.

Gerenabarrenaren esanetan, "ostiralean akordioa ia itxita zegoen eta astelehenean EAJk onartu ezin dituen gaiak jarri zituzten mahai gainean, besteak beste, sozietateen gaineko zerga eta Hauteskunde Legearen aldaketa".

Aldaketa honen atzean EB eta PPren arteko akordio bat egon daitekeela uste du Gerenabarrenak.

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiak, berriz, ukatu egin du Gerenabarrenak adierazitakoa eta Ezker Batuarekin izan zituzten elkarrizketak duela bi aste eten zirela nabarmendu du.

Efe albiste-agentziak zabaldu duenez, Ezker Batuak ere gezurtatu egin du Gerenabarrenak esandakoa eta Arabako Batzar Nagusietako Mahaia osatu zenetik Alderdi Popularrarekin berriro elkartu ez direla azaldu du.&' || 'nbsp;

Dena dela, Ezker Batuko militanteek erreferenduma egingo dute gaur arratsaldean. Ezker Batuko bi batzarkideek Xabier Agirreren hautagaitza (EAJ) babestu edo euren hautagai propioari botoa eman erabaki beharko dute militanteek asteazken honetan. Bigarren aukerarekin, Javier De Andres (PP) ahaldun nagusi izango litzateke, lehenengoarekin, ostera, jeltzaleak karguan errepikatuko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea