Politika -

Erreferenduma

Arabako Aldundia PPren esku uztea erabaki dute EBren militanteek

Inbestidura saioan Nerea Galvez hautagai propioa babestea erabaki dute EBko militanteek. Horrela, Javier De Andres (PP) Arabako diputatu nagusia izango da seguru aski.

Gizon bat EBko Gasteizko egoitzan sartzen. Argazkia: EFE
Gizon bat EBko Gasteizko egoitzan sartzen
Gizon bat EBko Gasteizko egoitzan sartzen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Nerea Galvez

Erabakia loteslea da EBko bi batzarkideentzat. Horrela, Javier De Andres (PP) Arabako diputatu nagusi berria izango da seguru aski, Xabier Agirre ordezkatuz.

Azken unera arte jeltzaleen udal eta foru boterea mugatzen duen agertokia aldatzen saiatuko da EAJ. Izan ere, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia Bilduren eskuetan geratu ziren duela zenbait aste, eta Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia PPren eskuetan geratuko dira, iragarpenak betetzen baldin badira. Ondorioz, jeltzaleak Bizkaian izango dira Gobernuan soilik.

% 84 eta % 16

Nerea Galvez hautagai propioa babestu edo Xabier Agirre EAJko hautagaiari botoa ematea erabakitzeko erreferendumean parte hartu dute Arabako EBko militanteek gaur. Ezker Batuaren erabakia argia izan da: Militanteen % 84k lehenengo aukera defendatu dute eta soilik militanteen % 16k Agirreri botoa ematea erabaki dute.

Jeltzaleen kontrako emaitza espero zuen Iñaki Gerenabarrena ABBko presidenteak, eguerdian emandako prentsaurrekoan azaldu bezala. EBren negoziatzeko modua gogor kritikatu du Gerenabarrenak.

PPk garaipena lortu zuen hauteskundeetan Araban, izan ere, 16 ordezkari lortu zituen lurraldeko Batzar Nagusietan. 9 batzarkide sozialisten babesa ziurtaturik du De Andresek, ondorioz, 25 boto jasoko lituzke. Gehiengo absoluturik ez du lortuko PPko hautagaiak, baina bigarren itzulian gehiengo sinplearen bidez ahaldun nagusi aukeratuko lukete.

Bestalde, EAJk 13 batzarkide ditu eta Bilduren 11 ordezkarien babesa bermaturik du. Guztira 24 boto dira. PPk Aldundia gobernatzea saihesteko bere botoak eskaini zizkien jeltzaleei koalizio abertzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea