Politika -
Uztaileko soziometroa
Euskal herritarren % 61 egungo zergen mailari eustearen alde dago
Indarkeriak eta terrorismoak sortutako kezka inoiz izandako mailarik baxuenean dago, bosgarren lekuan, langabezia, ekonomia, politika eta etxebizitzaren atzetik.
Erredakzioa
Euskal herritarren % fiskaletatea 61 egungo mailan mantendu eta zerbitzu publiko berberekin jarraitzearen alde dago, nahiz eta % 53ri Euskadin zergetan asko ordaintzen dela iruditu.
Gainera, hamar herritarretik zazpik iruzur fiskal dezente edo ugari dagoela uste du.
Zifra horiek Eusko Jaurlaritzaren Uztaileko Soziometroak agertzen dira eta ekainaren 6a eta 10a artean 2.155 pertsona elkarrizketatuta atera dira.
Soziometroak atal berezi bat ematen dio fiskalitateari, gaia guztion ahotan baitabil, batez ere duela gutxi Patxi Lopez lehendakariak zergak igotzeko aukera zabalik utzi zuenetik.
Gainera, % 68ren ustez, administrazio publikoek "gutxi edo oso gutxi" egiten dute iruzur fiskalaren aurkako borrokan.
Kezkak: enplegua, ekonomia eta politika
Herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiei dagokienez, enplegua da kezka gehien sortzen dituena (% 82), eta ondoren arazo ekonomikoak (% 27), politikari lotuta dauden arazoak (% 24) eta etxebizitza (% 18) daude.
Indarkeriari eta terrorismoari dagokien datua azpimarragarria da, izan ere, kezken artean mailarik baxuena eman du, zerrendako bosgarren lekura jaitsita. Herritarren % 13k aipatu du arazoa.
2004. urtean, aldiz, % 55entzat kezka nagusia zen, baina portzentajea murriztuz joan da azken urteetan. Apirilean, adibidez, herritarren % 18k aipatu zuten.
Era berean, administrazio publikoaren irudiak txarrera egin du 2010eko iraileko inkestarekin alderatuta. Irudi dezente negatiboa duen herritarren kopurua lau puntuta hazi da (% 15) eta dezente positiboa zutenena, berriz, zazpi puntu jaitsi da (%28).