Politika -

Javier de Andresi elkarrizketa

'Agirrek salatutako gauzen antzekorik ez da PPrekin gertatuko'

Arabako ahaldun nagusi berriaren hitzetan, "badakigu gutxiengoan aginduko dugula" eta "EAJk oposizio konstruktiboa egitea" espero duela gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak hizpide hartu du EAJren eta EBren arteko negoziazioen harira piztutako polemika, eta PPrekin "tankera horretako gauzak" ez direla gertatuko nabarmendu du.

De Andresen hitzetan, Xabier Agirre ahaldun nagusigai jeltzaleak atzo egindako akusazioak "kontu itsusia" dira. "Guztioi egiten digu kalte, politikariengan mesfidantza sortzen baitu. Atzokoa tamalgarria da, zentzu guztietan", esan du.

Ahaldun nagusiak ez daki Agirreren salaketak egiazkoak diren, baina, hala izatekotan, hautagai jeltzaleak "gertatutakoaren parte bat" baino ez duela azaldu iritzi dio.

Akordioak gainontzeko alderdiekin

Legealdi berriari dagikionez, Javier de Andresek esan du beste alderdi batzuekin akordioak egitera behartuta daudela, gutxiengoan aginduko dutelako.

Honen harian, Arabako ahaldun nagusiak azpimarratu egin du: "Zalantzarik gabe, PSErekin akordioak egitea errazago zaigu, inbestidura saioan babesa eman digutelako".

EAJren kasuan, alderdi jeltzaleak "oposizio konstruktiboa egin eta Aldundiko gobernua babestu dezala" desio duela esan du De Andresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea