Politika -

Hausnarketarako dokumentua

Gesto, borroka antiterroristaren biktimak aintzat hartzearen alde

Dokumentuaren arabera, ETAren kontrako borroka "ez da beti eredugarri izan eta urte askotan ahaztuta izan diren biktimak eragin ditu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren aurkako borrokan Segurtasun Indar eta Kidegoek abian jarritako "gehiegikeriak edo jardunbide desegokiak" jasan dituzten biktimen "aintzatespena" eskatu du EAEko Gesto por la Pazeko koordinatzaileak. Ines Rodriguez, Fabian Laespada eta Itziar Azpuru Gesto por la Pazeko kideek prentsaurrekoa eman dute biktimen inguruan egin duten gogoeta-agiria ezagutzera emateko. Halaber, Bake Hitzak aldizkariaren 81. zenbakia aurkeztu dute.

Dokumentua eragile sozial zein politikoei helaraziko diete. Bertan azpimarratzen dutenez, indarkeriaren erabilpen politikoari zilegitasuna kentzea Gesto por la Pazen oinarri nagusia eta ekintza guztien bultzatzailea da.

Honen harian, Gesto por la Pazen lana "herritarren kontzientziak terrorismoaren kontra astintzea" dela gaineratzen dute, "batez ere ETAren terrorismoaeren aurka, gainontzeko taldeak pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea