Politika -

Otsailean

Eusko Legebiltzarrak bere 40. urteurreneko ekitaldiak hasiko ditu gaur

Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz hasiko dira ekitaldiak, eta Legebiltzarraren historiari buruzko argazki erakusketa bat ere izango da, besteak beste.

Saio bat Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Saio bat Eusko Legebiltzarrean
Saio bat Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak bere 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiak hasiko ditu gaur, astelehena, eta euskal lurraldeen eskubide historikoen ikur den Gernikako Arbolaren kimu bat landatzen hasiko dira.

Legebiltzarraren historiari buruzko argazki erakusketa bat ere egingo dute, eta azarora arte egongo da zabalik.

Otsailean ate irekien kultur jardunaldi batzuk hasiko dira. Horrela, hilabete bakoitzeko ostiral batean Legebiltzarreko ateak irekiko dira, herritarrek hiriko programazioaren barruko hainbat kultur jardueratan parte hartzeko aukera izan dezaten, Gasteizko Udalarekin eta hainbat kultur eragilerekin elkarlanean.

Ekitaldi nagusiak

Legebiltzarraren 40. urteurrena otsailaren 21ean beteko da. Ospakizun nagusien artean, martxoaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldia dago.

Gainera, martxoaren 31rako aurreikusita dago Eusko Legebiltzarraren eraketa ospatzeko ekitaldi bat egitea, Gernikako Juntetxean.

Horrez gain, beste jarduera batzuk ere antolatu dira, besteak beste, 167 parlamentari bilduko dituen ekitaldi bat, Ganberako hamaika legegintzaldietan Ganberako eserlekuren bat bete dutenak.

Bestalde, Nestor Basterretxearen 'Izaro'ren inguruan erakusketa bat antolatuko dute, osoko bilkuren aretoan dagoen eta Eusko Legebiltzarraren ikurra den eskultura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak