Politika -

BIKTIMAK

Gregorio Ordoñezen omenezko plakak sabotajea jasan du, jarri eta astebetera

Ezezagunek pintura bota diote ETAk hildako PPko buruzagiaren plakari, izena eta atentatuaren data estaliz. Eneko Goia alkateak gaitzetsi egin du gertatutakoa.

Gregorio Ordoñez oriotzen duen plaka. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñez oriotzen duen plaka. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñez oriotzen duen plaka. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela astebete Gregorio Ordoñezen omenez Donostian, ETAk duela 25 urte hil zuen toki berean, jarritako plaka kaltetu dute gaur goizaldean.

Ezezagunek pintura bota diote PPko buruzagiaren omenezko plakari, izena eta atentatuaren data, 1995eko urtarrilak 23a, estaliz.

Gainera, plakaren ondoan dagoen baldosa hausten saiatu dira, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.

Udaleko mantentze zerbitzuek garbitu dute jada plaka eta Eneko Goia alkateak gertatua salatu eta gaitzetsi du Twittter bidez zabaldu duen mezuan:

Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Gregorio Ordoñez Fundazioak erasoa ere gaitzetsi dute, Twiterren:

Plaka hauek Gipuzkoako hiriburuan zein hiritik kanpo, atentatu mota guztietan, hil zituzten 128 donostiarrak oroitzeko ari dira jartzen: 107 ETAk edo Komando Autonomo Antikapitalistek hil zituzten 1974 eta 2001 artean, 11 Estatuko Segurtasun Indarrek 1974 eta 1985 bitartean, eta 4 Batallon Vasco Español eta GALen biktimak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia ETA Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak