Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Rosa Martinez: "Ezkerreko itunak nahi baditugu, EH Bilduk estrategia aldatu behar du"

Euskaraz ez dakiela eta egin dizkioten kritikei erantzun die Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean duen koordinatzaile politikoa ere badenak.

Rosa Martinez, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EiTB
Rosa Martinez, Radio Euskadiko estudioetan.
Rosa Martinez, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EiTB

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Martinez Podemos Euskadiko lehendakarigai izateko hautagaiak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "politika ezberdinen artean akordioak lortzea da", eta hori dela eta, Jaurlaritzarekin aurrekontuen inguruan lortutako ituna balioan jarri du. EH Bilduk egindako kritikei buruz, berriz, honakoa esan du: "Podemosekin ezkerreko akordio sendoak lortu nahi baditu, EH Bilduk estrategia aldatu behar du". Izan ere, bi koalizioek "diagnosia partekatzen" badute ere, EH Bildu "oso gogorra" izan da EAEn koalizio morearekin, eta gero Nafarroan "anbizio txikiagoko aurrekontu akordio egin du" sozialistekin.

EAJrekin eta PSE-EErekin Jaurlaritzan sartzeko aukeraz itaunduta, "hauteskundeen ostean baloratu beharreko" kontua izango dela iritzi dio. Iñigo Urkulluren edo Maddalen Iriarteren artean nor babestuko lukeen ere galdetu diote, baina ez du zuzenean erantzun. "Batak zein bestea duten agendaren arabera", erantsi du.

Elkarrizketan datorren legegintzaldirako dituen asmoez mintzatu da: "Euskadik abiadura handiagoa hartu behar du. Bi legegintzaldi daramatzagu erritmo patxadatsuan, orain azeleragailua sakatu behar dugu. XXI. mendea oso azkar abiatu da, eta ezin gara atzean geratu". Aipatu dituen lehentasunen artean, "enpresak larrialdi klimatikora eta digitalizaziora moldatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea, eskubideak zabaldu eta sendotzea eta ongizate eredua hobetzea". Horretarako, "intentsitate politiko handiagoa" behar da, Martinezen hitzetan.

Podemos Euskadiko kideak nabarmendu duenez, "bi abiaduradun Euskadi horrekin amaitu beharra dago. Akordio sozial, politiko eta ekonomikoa lortu behar dugu Euskadik anbizio handiko klima aldaketaren legea izan dezan. Bide horretan seinaleak agindu behar dizkiegu merkatuei eta enpresei, ingurugiroarekin lotutako gaietan pizgarriak emanez". 

Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko barne hauteskundeetara aurkeztu den hautagai bakarra da oraingoz Martinez. Horri buruz galdetuta, Martinezek erantzun du aniztasuna "ona" dela, eta pozik azaldu da hautagaitza gehiago egotearekin. "Hori bai, zain ditzagun manerak", erantsi du.

Euskaraz ez jakiteagatik jasotako kritikak hizpide, Martinezek aitortu du "desiragarriena denok euskara eta gaztelera menperatzea" litzatekeela, baina hizkuntza eskubideak eta eskubide politikoak aurrez aurre jarri behar ez direla defendatu du. Martinezen hitzetan, "hizkuntza menperatu nahi dut politika euskaraz egin ahal izateko. Hori da nire konpromiso politiko eta pertsonala". Harago ere jo du honakoa galdetuta: "Zerk egiten du kale hizkuntza politikan heldu guztiek euskara ez menperatzeko?". Horren ildoan, kostuak murriztu eta lanarekin bateragarri egitearen eta Euskaraldia bezalako ekimen "positiboen" alde egin du. "Euskaraz hitz egin ahal didate, baina akaso ezingo dut euskaraz erantzun", azaldu du. 

__________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Eusko Legebiltzarra argazkiak Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak