Politika -
Moldaketak Gobernuan
Blancok, Camachok, Salgadok eta Chavesek karguak hartuko dituzte gaur
Ministro berriek agindu edo karguaren zina egingo dute erregearen aurrean, Zarzuelako Jauregiak 11:00etan hartuko duen ekitaldi batean.
Erredakzioa
Blanco Sustapen ministro ohiak eskumen berria izango du: Alfredo Perez Rubalcabak datozen hauteskundeetan PSOEko hautagaia izateko utzi duen Gobernuko bozeramaile kargua hartuko du.
Salgadoren eta Chavezen kasua bestelakoa da. Euren karguei izendapena aldatu diete eta horrek lege ondorioak ekarri ditu. Horrela, “bigarren presidenteordetza” eta “hirugarren presidenteordetza” izendapenak desagertu egingo dira eta hemendik aurrera presidenteordetza ekonomikoa (Salgado buru) eta lurralde presidenteordetza (Chavesen esku) deituko diete.
Alfredo Perez Rubalcabak utzitako karguak betetzeko asmoz egin du astelehen honetan Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak askoren iritziz Gobernuaren azken moldaketa izango dena.
Gaur, asteartea, argitaratu dituzte Estatuko Aldizkari Ofizialean izendapen hauek.