Politika -
Elkarrizketa 'Egunon Euskadi'n
'Ondarearen gaineko zergak Euskadin erroldatuak galtzea ekar lezake'
Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak baieztatu duenez, "arinkeriaz ari dira afera fiskalari buruz hitz egiten". Jeltzaleak erreforma fiskalak eta "PSEren premiazko diru beharrak" lotu ditu.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak erreforma fiskalei buruz nabarmendu duenez, " demagogia egiten ari dira". ETB-2ko "Egun On Euskadi" saioan eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, ondarearen edo elkarteen gaineko zergak berriro ezartzearekin ez datoz bat. "Ondarearen gaineko zerga Euskadin bakarrik ezartzeak jendea Haron, Castron edo Iruñean erroldatzea ekar lezake", iragarri du jeltzaleak.
Ortuzarren esanetan, erreforma fiskal honen helburua dirua biltzea da "PSEK premiazko diru beharra" duelako. "Zergak igo baino lehen, dirua hobeto gastatu behar da", gaineratu du.
Krisia EBn
Arabako EBren egoerari buruz Ortuzarrek azaldu duenez, "guri prezio hura eskatu ziguten baina gurekin ez zuten akordiorik lotu, baina baliteke besteekin bai lotzea".
Iñaki Gerenabarrena EAJko ABBko presidenteak astelehen honetan ETB-2ko "Plato 2.0" saioan zalantza jarri du EBk PPri Araban emandako babesa doan izan dela eta Gerenabarrenak adierazitakoarekin bat datoz Ortuzarrek. "(PPrekin) akordioren bat izan bada, ikusiko dugu", adierazi du BBBKo presidenteak. Hala ere, "PPk azaldu beharko" lukeela azpimarratu du.
Euskal kutxen lege berria
Jeltzaleak baieztatu duenez, euskal kutxen lege berriari kontrako botoa emango dio EAJk, "iruzur bat delako". Honen aburuz, PSE-EEk eta PPk "gehiegizko ordekaritza lortu nahi dute".