Politika -

Urtebeteko espetxe-zigorra

ETAko kideen irudiak jarri zituen zinegotzia albsolbitzea eskatu dute

Jesus Maria Alberdi ANVko zinegotzi ohiari eta Francisco Etayo diseinatzaile grafikoari urtebeteko espetxe-zigorra ezarri zieten 2009ko jaietako egitarauan presoen argazkiak sartzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Maria Alberdi ANVko zinegotzi ohiaren eta Francisco Javier Etayo diseinatzaile grafikoaren defentsak hauen absoluzioa eskatu dio Auzitegi Gorenari, kasazio-helegitean azaldu duenez, ETAko kideak goratu ez zutelako. Auzitegi Nazionalak urtebeteko espetxe-zigorra eta zazpi urtez kargu publiko bat hartzeko debekua ezarri zizkien Alberdiri eta Etayori.

Astearte honetan helegitea aztertzeko Auzitegi Goreneko Zigor Gelan izandako saioan, Auzitegi Nazionaleko epaia baieztatzeko eskatu du fiskalak, horren iritziz argazki horiek terrorismoa goratu zutelako.

Defentsaren abokatuak azpimarratu duenez, ETAko kideen argazkiak jartzeagatik ez da orain arte zigor-epairik egon, hau izan ezik eta horren harira, 2008ko Aste Nagusian ETAko kideen irudiak erakusteagatik "Txori Barrote" Bilboko konpartsaren lau kideak Gorenak absolbitu zituela gogoratu du.

Fiskalak, berriz, jaietako egitarau batean "Haiek barik ez gara ezer" lelopean jarritako ETAko kideen argazkiak jartzea terrorismoa goratzea da, lagun horiek "intelektualak edo meritu handiko auzokideak ez direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea